Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> PROIEKTUA  >> Hirien hiria: Izena duen guztiak izana du

Hirien hiria: Izena duen guztiak izana du

Arku atlantikoaren erdi-erdian, Bilbo eta Bordele artean.
Frantzia eta Espainia arteko mugaren mendebaldeko muturrean.
Pirinioetako alde atlantikoan.
Euskal Herrian.  

 

Bidasoa ibaia historian zehar izandako mugaren bi aldeetara, Baiona-Donostia Eurohiria dago kokaturik.

Mugarik gabe bizitzeko, mugaz gaindi elkarlanean aritzeko borondateari esker, ezberdintasunak eta aniztasuna elkarri lotuta, metropoli berri baten errealitatea sortu da, bakoitzaren identitate ezaugarriei elementu berri bat erantsiko diona. Enparantza berriak, etorbide, unibertsitate, hondartza, pasealeku berriak sortuko dira, jadanik dagoena elkartuta.

Hurrengoak bi adibide baizik ez dira: Eurohiriak enparantza handi bat izango du, Eurohiriko Enparantza Nagusia, gaur egun gure hirietan dauden enparantza guztiak elkartzearen ondorioa izango dena. Gure Unibertsitateak ez du campus bakarra izango, Eurohiriko unibertsitate campusa jadanik ditugun campusak elkarturik sortutakoa izango baita. Berdin-berdin gertatuko da hondartza, kostalde, kultura eta abarrekin.

 

KOLABORAZIO HITZARMENA

1993. urteko urtarrilean, Europar Batasuneko barnealdeko mugen desagertzearekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Baiona-Angelu-Miarritze eremuko agintariek bi mugen aldetako erakundeen elkarlana eta lankidetza bultzatzeko konpromezu-akordioa sinatu zuten. Lankidetza proiektu hori garaiko erronkei aurre egiteko jarri zen abian, hau da, Europako hiri sistemaren barruan Baiona-Donostia ardatza esparru estrategiko batean bihurtzea.

Mugen desagertzearekin, agintariak jakitun ziren bi lurraldeen artean ziren ezberdintasunak ageriagoan geldituko zirela. Mugaren alde bakoitzean azpiegitura ekonomiko, legezko eta administratiboak daude, bizimodu ezberdinak, hizkuntza eta kultura ezberdintasunak ... Beraz, mugaren bi aldeko agintariek proposatu zutena zera izan zen, 50 kilometro inguru hartzen dituen Baiona-Donostia ardatzaren zehar 600.000 biztanleko europar hiria sortzea.  

Euskal Eurohiriaren Lankidetza Hitzarmena behera kargatu

Initiates file downloadPDF formatua: 54 k |RTF formatua: 54 kb

KOOPERAZIO PROIEKTUA

Elkargune politiko eta ekonomiko baten EBko sorkuntza prozesuan, uga egiten duten lurraldeen partehartzea giltzarri da, Europaren sorkuntza, mugaren inguruan diren herrien elkarrulertzean eta partaidetzan gauzatzen baita. Euskal Autonomi Erkidegoak, Nafarroak eta Akitaniak osatzen duten mugaz gaindiko esparruan, Donostiako kostaldetik Baionarako arte doan hiri-korridore eraikitzen da, nukleo ezberdinez osaturiko hirien esparrua, non mugaz gaindiko “Baiona-Donostia Eurohiria” deitzen den proiektua errotzen den. Proiektu horrek euroerregio izeneko esparru batean hiri jarraitu bat osatzea du helburu.

Euskal Eurohiri hori, Espainia eta Frantziaren arteko mugan errotzen denak, Pirinioen Atlantiar aldean, Baiona eta Donostia artean dauden 50 kilometrotan 600.000 biztanle dituen korridorea da. Iberiar Penintsularen eta Europa erdia eta ekialdea batzen dituen komunikabide naturala da.

”Baiona-Donostia Euskal Eurohiria” mugaz gaindiko proiektuak, beraz,
Europar hiri jarraitu berri bat uztartzea du helburu. Metropoli esparru bat non azpiegiturak, hiri zerbitzuak eta gobernu-erabakiak modu bateratuan hartuko diren.

Eurohiria izeneko Mugaz Gaindiko proiektu horren gauzatze prozesuan, mugaz gaindiko lankidetzan hainbat pauso eman dira, nabarmenentakoa orain arte, Liburu Zuriaren erredakzioa. Horretan oinarritzen ari da Eurohiriaren sendotzea eta garapena.


© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI