Euskal Euro Hiria   - Baiona Donostia

ortofoto
Estás en: Euskal Eurohiria  >> Ekintzak  >> Babestutako proiektuak

Babestutako proiektuak

Urtero, mugaz gaindiko agentziak Euskal Eurohiriko lurraldean mugaz gaindiko proiektuak egiten laguntzen du babesleen bitartez.

Babestuak izateko, proiektuek ondorengo irizpideak bete behar dituzte:

  • Kreditua izatea (bozketa mugaz gaindiko agentziaren urteko Batzar Orokorrean egingo da)
  • Proiektuaren aldebiko mugaz gaindiko izaera izatea (osaeran edo egikaritzean)
  • Proiektua, laguntza ematen denetik, hurrengo urteko lehen hiruhilekoan amaitzea, beranduenez ere.
  • Euskal Eurohirian bizi diren proiektuen sustatzaileak (pertsona fisikoak eta juridikoak).
  • Mugaz gaindiko agentziak proiektua gehienez ere 2 aldiz finantzatuta izatea.
  • Txosten osoa (deskripzio zehatza duen plana, aurrekontua eta finantzaketa-plan bat eskatutako laguntzak barne, eta Euskal Eurohiriaren esparru estrategikoekin bat datozen ekintzak zehaztea).

2013 eta 2014an, bi proiektu babestu dira:

  • Bera Bera klubak eta Baionako Avironek 2013an eta 2014an antolatutako Euskal Eurohiriaren zikloturisten martxa.
  • Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteen mugaz gaindiko enpleguari buruzko hitzaldia/mahai-ingurua: “Euskal Herrian lan egitea: ezinezko misioa”, Baionako campuseko UPPA unibertsitateko mugaz gaindiko masterreko ikasleek 2014ko apirilean antolatuta.

© 2010 | Eurociudad Vasca - Baiona San Sebastián
webgunearen mantentzea: NOVALDI